Ba al du jabekideen erkidego batek igogailua jartzeko eskubide absoluturik?

Jabekidden erkidegoan igogailua instalatzea nahi errepikakorra da. Irisgarritasun kontua denez, komunitatearen interes orokorra agerian jartzen da.

Instalazioaren eta ordainketaren obligazioa beste publikazio baterako utzita, jabe erkidego batek ba al du igogailua instalatzeko eskubide absoluturik? Galdera honi erantzuna emateko, Auzitegi Gorenaren sententzia berri bat aztertuko dugu (konkretuki, AG 435/2023, 2023ko martxoaren 29koa). Bertan, jabe afektatu bat dago igogailu baten instalazioak eraginda. Zergatik? Instalazioa bere logelako leihoaren aurrean egin da, lehio zati bat okupatuz, igogailuaren ikuspegi panoramiko bat izaten.  Kaltetuak indemnizazioa eskatu du, instalazioaren ondorioz bere leihotik jasotzen zituen argi eta bista eskubideak eta pribatutasuna galdu dituela argudiatuz.

Kasu honetan, Auzitegi Gorenak beharrezkotzat jotzen du Jabetza Horizontalaren Legearen 9.1.c) artikulua aplikatzea. Horrek esaten du jabe batek mota horretarako jarduerak eragindako kalte- galeren indemnizazioa jasotzeko eskubidea duela. Auzitegi honen ustez, argi patioan igogailua instalatzea legearen barruan sartuko lizateke eta beraz, horri dagokiona aplikatu beharko litzateke, jabeek instalazioaren ondorioz eragindako kalteen ordaina jasotzeko duten eskubideari dagokionez. Honi buruz ezarritako doktrinak eremu pribatibo bat okupatzen den kasuei buruz hitz egiten due arren, AGak uste du, okupaziorik ez egon arren, jabe bat kaltetzen dioten kasuetara eraman daitekeela.

Amaitzeko, horri buruz fijatutako doktrinak esaten du: jabeen irisgarritasuna eta mugikortasuna kaltetuta ez egoteko zerbitzuak ezartzea (igogailu bat instalatzen) aukera bat bada ere, ez da beti komunitatearen eskubide absolutua. Zer esan nahi du honekin? Auzitegiak uste du, igogailuaren instalazioa jabeari eragiten badio, azterketa eta balorazio finkoak egin behar direla, bi aldeen interes juridikoak babesten saiatzeko. Alde batetik, afektaturaren interesak aintzat hartu beharko ditu, bere jabetza- eskubidea mantenduz. Bestetik, jabeen erkidegoaren interesei erantzun beharko zaie. Horretarako, instalazioa elementu pribatiboan duen eragin maila kontuan hartu beharko da.

Ondorioz, afekzio horregatik kaltetuak elementu pribatiboaren bizigarritasuna edo funtzionaltasuna galtzen badu, haren aprobetxamendua murrizten, igogailua ezin izango da instalatu bere baimenarik gabe. Hala ere, baldintza guztiak beteta, instalatzeko erabakia hartzen bada, eragindako kalte- galeren ordainketa adostu beharko da.

Olaia

This site is registered on wpml.org as a development site.