Jabe erkidego batean jardeura gogaikarriak egiteari uzteko akzioa ikuspegi ezberdinetatik

Garrantzitsua da kontuan hartzea JH Legearen 7.2 artikuluak estaen diguna etxebizitza bateko bizilagun batek egindako jarduera gogaikarria bertan behera uzteaz ari garenean. Zer esaten digu artikulu horrek? Debekatuta dagoela eraikineko higiezinetan bizi direnek gogaikarritzat, osasungaitzat, kaltegarritzat, arriskutsutzat, legez kanpokotzat edo debekatutzat jo daitekeen edozein jarduera egitea. Egoera horietan egonez gero, Erkidegoari aukera emoten dio jarduera hori egiten duenari uzteko eskatzeko eta, hala badagokio, arazoa konpontzeko prozesu judiziala eskatzeko.

Ekintza horri dagokionez, garrantzitsua da zenbait gai kontuan hartzea, besteak beste, demanda aurkeztu aurretik eteteko errekerimendua egin beharra, eta, beraz, prozedurarako nahitaezko baldintza da. Interesgarria da aipatzea Madrilgo Probintzia Auzitegiaren 71/2025 Epaia, 2025eko otsailaren 14koa, alderdi horiek argi eta garbi aztertzen dituena. Artikuluak hitzez hitz dioenez, presidenteak du ahalmen hori (Erkidegoaren legezko ordezkaria). Horrek esan nahi du presidenteak zuzenean egin behar duela jakinarazpena, eta administratzaileak ezin duela zuzendu? Bada, auzitegiek ulertzen dute artikulu horrek presidenteari ahalmena ematen badio ere, administratzailearen figura, 20. artikuluak estaen duen bezala, honako gai hauetarako dago, besteak beste: «etxearen, haren instalazioen eta zerbitzuen araubide egokia zaintzea, eta, ondorio horietarako, titularrei behar diren ohartarazpenak egitea», bai eta «batzarrak ematen dituen gainerako eskuduntza guztiak» ere. Izan ere, Erkidegoak batzar bat egiten badu eta errekerimendu hori egitea onartzen badu, ulertzen da administratzaileak Batzordearen aginduz jarduten duela, eta, beraz, errekerimendu hori zuzen egin dela ulertzen da. Era berean, errekerimendua jarduera gogaikarria egiten duenari edo etxebizitzaren jabe denari egin behar ote zaion eztabaidatzen da; izan ere, araua argia da zentzu horretan, eta jokabide hori gauzatzen duenari zuzendu behar zaio; hala ere, posible da pertsona hori ez ezagutzea, etxebizitza alokatuta dagoelako, eta etxebizitza okupatzen duenaren datuak ez ezagutzea. Azken kasu horretan, komenigarria litzateke bizilagunari eta jabeari zuzentzea.

7.2 artikuluan aurreikusten den ekintza gauzatzeko betekizunak beteta, baita horrelako prozedura judizial baten hasiera onartzeko beharrezkoak diren gehiengoak eres, dagokion demanda aurkez genezake, dagozkion probekin.

Baina, zer gertatzen da Erkidegoa, gehienetan, erabilera turistikoko etxebizitzez osatuta badago eta hain zuzen ere etxebizitza horiek sortzen badituzte aipatutako eragozpenak? Argi dago ezin izango dela dagokion gehiengoa lortu 7.2 artikuluan aurreikusitako ekintza gauzatu ahal izateko. Gai horri buruz, duela gutxiko epai bat argitaratu da, zehazki, Madrilgo Lehen Auzialdiko 44 zenbakiko Epaitegiaren 261/2025 epaia, 2025eko ekainaren 19koa. Izan ere, bederatzi etxebizitza turistiko ixtea ebatzi zuen, eraikin berean bizi den familia baten intimitaterako eskubidea urratu zela iritzita. Izan ere, epaian bertan aipatzen da zaila dela jarduera gogaikarri horiek eteteko ekintza gauzatu ahal izateko behar den gehiengoa lortzea honako hau dioenean: “CALLE00 kaleko higiezineko pisu gehienak jarduera horretarako dira. Horregatik, auzi-jartzailearentzat ezinezkoa da jarduera debekatzeko edo mugatzeko behar diren gehiengoak lortzea, Jabetza Horizontalaren Legeak horretarako ematen duen ekintzara joz (Jabetza Horizontalaren Legearen 7.2 artikulua). Hori dela eta, atoreek prozedura honetara jo dute beren oinarrizko eskubideak babesteko. Eskubide horiek aipatutako jarduerak murriztutzat jotzen dira, beren bizilekuaren eremuan bizitza pribatua eta familia-bizitza garatzeko inmisio onartezin gisa”.

Azken batean, ezinbestekoa da profesional batengana jotzea zein puntutan gauden, zer ekintza egin ditzakegun eta, batez ere, bizilagunen batek egoera horietakoren bat jasaten duen bakoitzean dagozkion salaketak aurkeztea, eragozpen hori dagoela probatu ahal izateko.

Olaia

This site is registered on wpml.org as a development site.