Gai bati buruzko bozketa egin den batzordera joaten ez den jabeak, badauka legitimaziorik erabakia inpugnatzeko nahiz eta hurrengo 30 eguneko epean desadostasuna ez adierazi? Galdera hau erantzuteko, Auzitegi Gorenaren irailaren 15eko 606/2021 sententzia aipatuko dugu. Jurisprudentziak ezarritako irizpidea honako hau esaten du:
“Ez zaio aurkaratzeko legitimazioa kentzen, salbu eta aurkaratzea oinarritzen bada JHLko gehiengo kualifikatua ez edukitzean, bere botorik eza oinarria hartuta”.
Beraz, zertarako dago 30 eguneko epea? Auzitegi Gorenak horri buruz honako hau ebatzi du: “ez du eragin handiagorik erabakiaren betearazpena baimentzea baino, batez ere gehiengo kualifikatuen kasuetan, baina JABEAK EGOKITZAT JOTZEN DITUEN EKINTZAK GAUZATZEA ERAGOTZI GABE”. Eta ezer ez esateak izango lukeen ondorio bakarra “legezko gehiengoa lortzeari begira aldeko bototzat hartzea” izango litzateke.
Azkenik, batzarrean hartutako erabakia inpugnatu daiteke, 30 eguneko epean desadostasun adierapenik egon ez arren. Beraz, jabeak erabakia inpugnatzeko interesa badauka, epeari dagokionez, 18. Artikuali arreta berezia jarri beharko litzaioke, eta ez 17.8. artikuluan esandakoari. 18. Artikulu horretan inpugnatzeko bi epe mota ezartzen dra, hurrengo batean aztertuko ditugun ezaugarri zehatz batzuen arabera.
Héctor