Bazkideen erantzukizuna etxebizitza kooperatibaren zorrengatik

Euskadin, kooperatibek eragin handia izan dute ekonomian, etxebizitza kooperatibak sortzen. Kideen artean zalantza gehien sortzen dituen kontuetako bat, elkartearen barruan duten erantzukizunaren zenbaterainokoa da. Horretarako, Euskadiko Kooperatiben lege berrian oinarritzen gara, konkretuki, abenduaren 20ko 11/2019koan.

Lehenik eta behin, bazkideak etxebizitza erosteko beharra dauka eta kooperatibak behar hori betetzeko balio du, eskubide eta betebehar batzuk sortuz. Gainera, etxebizitza- kooperatibaren helburu printzipal bat harreman horretan oinarritzen da. Horrek inplikazio bat dauka, zein da? Kooperatibak, bazkideen kontura, jarduera bat egin beharko du hirugarrenekin. Jarduera horrek zorrak sor ditzake eta horietatik, kooperatibaren patrimonio propioa ezean, bazkideek erantzungo dute. Honetaz, Auzitegi Gorenaren 2011ko abenduaren 12ko sententziak (rek. 1407/2008) hitz egiten du. Esaten duena da, arau orokorraren arabera, kooperatibako bazkideek zor dituzte kooperatibak eraikitzaileari obren truke ordaindu behar dizkion kantitateak. Bestela, aberaste injustua izango litzateke, zeren etxebizitza adjudikatu zaie eta ez baitute kostu osoa ordaindu. Egoera horretan ez egoteko, kooperatibaren helburu soziala bete ondoren (etxebizitza eta eranskinak adkudikatu eta gero), bazkideek erantzun beharko dute.

Eta etxebizitzak adjudikatu ondoren? Interesgarria da Auzitegi Gorenak 2007ko abenduaren 13ko sententzian (rek. 4578/2000) erabakitzen duena. Hau da, etxebizitzak eta eranskinak adjudikatu ondoren, bazkideek ez dute kooperatiba- sozietatearen kapitalari aportazio berririk egin behar. Hori dela eta, kooperatibaren kapital soziala handitzeko beharrari dagokionez (kondenak, profesionalen honorarioak edo entregatutako elementuetan jarduera berriak egin), garrantzitsua da gogoratzea hurrengoa: “Euskadiko Kooperatiben Legearen arabera, bazkideen erantzukizuna mugatuta dago kapital social gisa eta konturako ekarpen gisa emandakoari”. Horrela, kooperatibaren patrimonioa nahikoa ez bada obligazio batzuk betetzeko, hartzekodunen konkurtsoaren deklarazioa eskatu beharko da, eta bazkideek ez dira behartuta egongo gehiago ordaintzera, kooperatibaren helburua bete delako.

Azken finean, esan dezakegu pertsona batek etxebizitza kooperatiba erregimenean eskuratzen duenean, bi fasetan ikus daitekeela erantzukizunari dagoikionez. Lehenengoa, no ez du arrisku handirik hartzen erosterakoan, publizitatean sartzen da proiektua arriskurik gabe uzteko aukera. Bigarren eta azkenean, non jarduera guztiak amaituta eta etxebizitza adjudikatuta, bere gain hartzen du zor baino gastu gehiagorekin aurre egiteko betebeharra. Erosteko modu hau gero eta gehiago erabiliko dela onartu behar dugu. Horregatik, erosleek ondo jakin behar dute zer nolako erantzukizuna dute kooperatibaren barruan. Garrantzitsua baita Euskadiko Kooperatiben Lege berriarekin egindako argitzearekin jarraitzea, bazkideek erantzukizun. Araubidearen ikuskera hobetu du eta. Hau guztia, kontuan hartuta alderdi horretan asmo handiagoko zerbait falta dela, eta kooperatiben kudeatzaileen eta bazkideen artean egon behar den harremana modu zabalagoan arautu behar dela.

Héctor

This site is registered on wpml.org as a development site.