Zein erantzukizun dauka jabeen erkidegoak pertsona bat atarian erortzen bada?

LPHko 10. Artíkuluak honako hau esaten du: “Higiezina eta haren zerbitzu eta instalazio komunak behar den moduan mantentzeko beharrezkoak diren lanak eta obrak, segurtasunerako, bizigarritazunerako eta irisgarritasunerako oinarrizko baldintzak betetzeko beharrezkoak direnak barne (…)”. LPHak esandakoa baita Kode Zibileko 1.902. artikuluak esandakoa ere kontuan izan behar dugu hitz egingo dudan kasua ulertzeko.

2023ko, apirilaren 21eko Valladolideko Probintzia Auzitegiaren, 3. Sailak emandako sententziak, 434/2023, Auzitegi Gorenak esandakoan oinarritu da, konkretuki 2007ko abenduaren 17ko sententzian. Laburbilduz, gertatutakoa izan da banatze langile batek Komunitatearen atarian erori izan dela bere hankan lesio bat sortuz. Epaileak langilearen aldeko erantzuna eman du eta, ondorioz, Jabe Komunitateak kondenatu du indemnizazio batekin. Bai lehenengo instantziako auzitegiak bai Probintzia Auzitegiak bat datozte pentsatzen Jabe Erkidegoak ardura duela “zainketa neurri omisioagatik, mantentze lanak eta seinaleztapen sistemak beharrezko neurri moduan kontuan hartu beharko ziren”. Beraz, langilearen distrazioa ezin da kriterio bezala onartu, ezta eskaileraren neurriraren normaltasuna edo presbisagarritasuna ere.

Konklusio horretara heltzeko, Auzitegiak kasuaren baldintza zehatzak aztertu ditu. Horrela, azaltzen du nola eskaileraren forma eta ezaugarriak edozein pertsonaren ikusgaitasunerako oztopo moduan diseinatuta dago. Beraz, zaila da eskailera ikustea edozein seinalizazioa ez badauka. Best kriterio bat kontuan hartu behar dena da leku pribatu batean gaudela baina bere erabilia publikoa dena. Horren ondorioz, espazio horretara edozein profesional sar daiteke puntualki, beraz, ezin dute ezagutu eraikinaren atariaren ezaugarri konkretuak. Horregatik, kasu honetan arriskua ekiditeko beharrezko neurriak falta izan direla eta, ezin da ulertu eskaileraren arriskua normala dela.

Hori dela eta, kasu bakoitzeko baldintza partikularrak kontuan hartuta, Jabekideen erkideko batek, pertsona baten erorialdagatik erantzun dezake, erresponsabilitate extrakontraktuala izaten. Horretarako aztertu beharko dugu ea komunitateak arrisku neurri guztiak hartu baditu ala ez.

Olaia

This site is registered on wpml.org as a development site.